XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ebanjelioko kantika Lk 1, 46-55

Ant. Betiereko Salbatzaile, zaindu gaitzazu;
izan zaitez gure laguntzaile, etsai maltzurraren
sareetan eror ez gaitezen.

Handiesten du nire arimak Jauna,
pozaren pozez daukat neure barruna;
Jainkoa baita nire salbamena,
ikusi baitu mirabe honen ezereztasuna.

Dohatsu deituko naute gaurdanik gizaldi guztiek,
handiak egin baitizkit Ahalguztidunak:
Santua da haren izena,
eta Haren errukia gizaldiz gizaldi,
beldur diotenengana
.

Bere besoaren indarra erabili du,
buruharroak suntsitu ditu;
bota ditu beren aulkitik handikiak,
eta gora jaso ditu ezerezak;
ondasunez bete ditu gose zeudenak,
eta esku-hutsik bidali asko zutenak.

Bere gain hartu du Israel, bere morroia,
errukia gogora zaiola;
gure gurasoei hala zien hitzemana,
Abrahami eta ondorengoei betiko esana.